A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ZER NAIZ NI?
      (2003)

ZERGATIK (EZ) NAIZEN ABERTZALEA
      (2003)

SENTIMENDUEN IPARRORRATZA
      (2003)

  literaturaren zubitegia  

 

POESIA AUSCHWITZ ETA GERNIKAN

        Ignazio Aiestaran , 2003

 

 

Paul Celan haserretu zen

Theodor W Adornok baieztatu zuenean

Auschwitzen ondoren

ez zegoela lekurik olerkigintzarako.

 

Alde batetik, Paul Celan juduak egin zuen poesiak

erakutsi zigun

nazionalsozialismoaren ondoren

olerkigintzarako leku handia izateaz gain

poesia ezinbestekoa zela

hizkuntzaren totalitarismoari aurre egiteko.

 

Beste aldetik, Theodor W Adornok

arrazoia zuen

Auschwitzen ondorioz

kultur haustura sortu zelako.

 

Garai hartan

gure artean ere

ez zegoen leku handirik olerkigintzarako

Gernikak erakutsi zigun erara.

 

Poesian

gure kultur haustura

sortu zen,

erreketeek eta nazionalkatolikoek

Lauaxeta atxilotu zutenean,

Gernikako bonbardaketa salatzearren.

 

Olerkaria fusilatuz

Lauaxetaren poesiaren etorkizuna galdu zen,

herriaren geroa txikitu zen eran

Gernikako bonbardaketan.

 

Poesiaren zati bat,

hizkuntzaren leku bat,

galdu zen betirako

Auschwitzetik,

Gernikatik.

 

© Ignazio Aiestaran    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko