ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

LOREEN HAUZIAREN BERRI ZABALTZEN DUTEN
      (1981)

ADIMENEAN DATZA
      (1981)

HAU EZ DUK, EZ
      (1981)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

BARNE MUGEN ERABAKITAN POTO EGIN

        Alex Azkue , 1981

 

 

Barne mugen erabakitan poto egin

eta amildegian behera erori

ate zaharren zerrailetan barrena

gozotasun bila abiatzeko.

 

Ate zahar, ustel, bipiatu,

lore igartuen gordailu,

etsipen hosto horien,

birao kate hornitu madarikatuen bekatu.

 

Igaro eta borrokaren itxaropena,

haunditasun faltsuaren itzal pegakorra,

eskuak itorik burdin hotz lerdena

gorputzean desesperazio malkoz erantsia.

 

Jaio, bizi eta hil,

hiru bekatu nagusi,

argi saminetan, su koxkorrean

nortasunaren hauzi.

 

© Alex Azkue    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa