ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

EGUNSENTI BAKOITZAK
      (1979)

EUSKALDUN HERRIAREN LANEKO KEJAK
      (1979)

EGUN DAGO GURE HERRIAN
      (1979)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

BURU HAUSTEA

        Jokin Apalategi , 1979

 

 

Buru haustea goizean,

buru haustea jeikitzean,

buru haustea gauean,

buru haustea oheratzean.

 

Ate joka noiznahi,

ate joka nonnahi,

ate joka minan,

ate joka fabrikan.

 

Pentsa eta imajina,

ekin eta ezin,

itxaron eta etsi,

has eta utz.

 

Ezina etxean,

ezina kalean,

ezina sendian,

ezina jendartian.

 

Kapitaldunen makina,

burokraten elektronika,

tenokraten robota,

langabetuaren arima.

 

Lan alienatua pribilejio,

langile izatea potentzien,

bizitza oro karestian,

langabetuari zaio.

 

© Jokin Apalategi    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa