ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

LUZATZEN DIZUDAN ESKU HAU ONARTZEN BADUZU
      (1982)

BIZITZAK BADAKI GARRATZA IZATEN
      (1982)

NIK NAHI NUKE
      (1982)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

HEMEN EZ DAGO AMETS EGITERIK

        Iker Bidegorri , 1982

 

 

Hemen ez dago amets egiterik.

Ta egin nahi duenari

hegalak moztu egiten zaizkio

ta plazan

sokamuturraz lotzen

gazteriaren olgetarako

baliagarri izan dadin.

 

Amets egiten duena

ez delako hemen bestetarako erabilgarria:

haren lepoaz farre algara sortzeko

ta bestetarako ez.

 

Eroek

egiten dute amets

hemen.

Herrenek,

mainguek,

itsuek eta gorrek

egiten dute amets

hemen.

 

Goseak,

egarriak,

hotzak daudenek

egiten dute amets

hemen.

 

Beste inork ez

du egiten amets

hemen.

 

Ametsek

ez bait dute eguneroko janaria erakartzen.

Eta, batez ere,

aperitiboa, telebista, automobila,

azken modako jantzia, tabakoa (horia), semearentzako motorra,

amorantea ta abarren abarrak

ez dizkigutelako hurbiltzen.

 

Horregatik

hemen

ezin da egin

amets.

 

© Iker Bidegorri    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa