ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

EUSKAL OLERKIA

        Emiliano Mujika , 1931

 

 

Urteak badijoaz aldiak ere bai

baņa nere itzal beltzak ez du aldegin nai.

Barrendik irteteko, begiak zabal zai,

malko garratzak dauzkat biotzean ibai.

 

Ase naiz, oso ase garratz iturrian

gaņez egiteraņo malkoak neurrian.

Begiak ere dauzkat lertzeko zorian

erre malkoz eta ubel inguru guzian.

 

Ikusten dedanari ezin diot antzik,

ezin diot azaldu poztutzeko gauzik.

Ez datorkit iņundik bizitzeko pozik,

iņun ez det bilatzen naigabea baizik.

 

Itun igaro orduko nolabait eguna,

ikara dariola dator gau illuna.

Gogoak esaten dit lo egin nai dula,

baņa datorren loa oso da amets duna.

 

Loak artu orduko naspillak an dira

zapalarta bizian ni nagon tokira.

Irudipen gaiztoai jartzen naiz begira

eta dar-dar ikara zaitz gorputz guzira.

 

Lozorroak lotuta nauka gau guzian

ametsetan jardunaz ardalla bizian.

Ametsak gaulenetik, ametsak goizean,

ez dakit zenbat amets ordu bakoitzean

 

Guziak amets txarrak, alairik bat ere ez,

askotan etzateko egon naiz bildurrez.

Ez dakit zenbat aldiz zotinka negarrez,

suge gaizto tartetik nai ta ezin iges.

 

Lotan atsedenik ez, esna pozik gabe,

emen bizi geranok berdiņak ez gaude.

Ez ote naiz egingo pozki baten jabe...?

Diru, omen, jakintza? Ez naiz oien zale!

 

Kezka guziak utzi ta pake zabala

ezer beste oberik badakit ez dala.

Barrenen arra dunak naiz apain azala

biotzean beti du zerbaiten itzala.

 

Nere keskagarri da Euskeran amaitza;

sendatu nai ta ezin onek daukan gaitza.

Geroz gogorrago du miņaldi bakoitza,

egiz tamalgarri zait min oien oroitza!

 

Ama maite nun eran maite det euskera,

ta onen ondoezak jartzen nau minbera.

Seme pizkor batzuek naiz susper nai bera

ikusten det makurtzen urtetik urtera.

 

Ikusten det euskaldun azaltzeko lotsa,

zabarkeri aundia ta maitasun otza.

Maitagarrigo dala datoren arrotza

ikusteak jartzen dit kixkaltzen biotza.

 

Urian parragarri dabil euskalduna

ulertzen ez dulako geienen jarduna.

Baserrietan ere ikusten deguna...

Euskal-erri guzia posoitu zaigula!

 

Au ez al da zoritxar erabetekoa,

euskaldunen almenak galtzeko naikoa...?

Pozez ixuri nai det nik azken malkoa

errukituko balitz guzaz Jaungoikoa!

 

Euskaltzale, or-emen, ara zenbat gaste

Euskera piztu nairik saiatuz jai ta aste.

Nere malko garratzak txukatu zaitezte;

ez da kalte guzia uzte zan ainbeste!

 

Egingo det lo lasai emendik aurrera

ekin zaion bidetik zuzentzen bagera.

Gaste ta zar guziok asaben antzera

saia gaitezen eta ez da ilko Euskera.

 

© Emiliano Mujika    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa