A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ASPALDI HONETAN
      (1994)

ETXEORRATZEK
      (1994)

BIHAR EURIA EGITEN BADU
      (1994)

ZER ZOR DIEZAIOKET
      (1994)

KEAREN ANATOMIA
      (2007)

NEKEA
      (2007)

ZALDIAREN BURUSI KISKALIA
      (2007)

KOADRO IZOZTU HONETATIK
      (2010)

ZIBILIZAZIOEN BISAIA DUTE
      (2010)

EZ DUT ULERTZEN ZERGATIK
      (2010)

GERRA GARAIAK IZAN ZIREN BEZALA
      (2010)

GALDETU AL DIZU INORK NITAZ
      (2010)

  literaturaren zubitegia  

 

KATUEN AUTOPSIA

        Asier Serrano , 2007

 

 

Errepideetan katu beltzak erortzen zirenekoaz

jardun ginen luzaz

nola igaro tiren hainbat mende

horrenbeste ezen katuen hezurdura atzazal bakarrera

mugatu ten herriaren gogoa urratzeko

 

Nerabezaroan nintzen artean

norbaitek ostu balit orduan iparraren mapa

izaretara soilik bideratu banu

zugandik dastatu fruitua

beste zerbait oparitu zenidan ordea

 

Jardun ginen luzaz

nola galdua zeukaten atzazal bakarra

herria urratu zutenek

nola mora joan zitzaizun

katu begiradaren distira

nola geunden jardun hutsalean

aberriaren mintzoa mintzagai

nola tirokatu ostean utzi zintuzten

zigorraren erakusgarri errepide bazterrean

nola egin nizun adio autobusetik

zinen katu itzalaz libratu nintzenean

nola itzuli naizen ihesaldi hartatik

nork mendekatuko zaituen jakiteko

 

© Asier Serrano    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko