ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

IZKUTATZEN ZAREN HORRI
      (1992)

JAIZKIBELGO MENDI GAILURREAN
      (1992)

ZERBAIT HAUSTEN ARI DA
      (1992)

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

TXINATAR AUZOKO TABERNA BATETAN

        Arantza Etxeburua , 1992

 

 

Bular guriak estu

soinekotik gainezka,

primadera goiztarrez errukirik gabe ebagitako

loreak, orain ihartuak.

Hiriaren haur besoetakoak,

izerdi eta tabako errearen usainean zarete usteltzen

hamaika margoz igurtzitako

maskara batez estaliak.

 

Irindutako barra hautseztatua

non absentaren zirristadapean

geldiro,

azukre koxkorrak desegiten bait dira.

 

Marmolezko mahai hotzen aurrean

denboraren iragaiteak zainetan lagatako

ebatondoz josiak

begibakar, herren, besamotz

tatuatuak,

ile adats gerlitsuak,

garai batetako asfaltoko piratak musean

horma gainean geldirik, mututurik,

armiarma sarezko errezel batez inguraturik

ordua berriz joko ez duen

zurezko erlojuaren begirada itsuaren azpian.

 

Begitarte itzalak, ezpain hertsiak

zigarro ke laino batez inguratuak,

irrati mendetsu bati darion

tango neketsuaren doinuan

kanela pastixak gozatuz

azken une beterreak agortzen dira,

erditzaletan,

Bartzelonako txinatar auzoko

taberna batetan.

 

© Arantza Etxeburua    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa