A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
|
DIRU BANU Mendiboure , 1859
Ai, aberatsa banintz ni! Segur nindaite gizon handi! Guziak adiskide, Ustekabez ahaide, Hanitz agur emaile, Ohore, lausengu banuke, Diru banu, jaun bat nindaite!
Diru duenak sakelan Izpiritu anitz buruan; Banuke jakitate, Mintzatzen banakike; Orok erran lirote Ez dela ni bezalakorik! Moltsa banu diruz beterik!
Jaun Erretora, egun on! —Bai zuri ere, Mur de Santson. Zato barazkaitera, Otoi, gure etxera, Apur bat jostatzera: Egidazu egun atsegin, Laket dut gizon prestuekin.
Orotarik, diru banu, Heldu lakiket konplimendu, Nik parerik ez nuke, Herrian orok maite; Eta galdatu gabe Laster izenda nintzakete Edo juje edo alkate!
© Mendiboure |
|