ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

HILDA DAGO
      (2007)

BIHOTZAREN GEOGRAFIA
      (2007)

MUNDUAREN EGOERA
      (2007)

GURE BELAUNALDIA
      (2007)

ETA GOIZEKO BEDERATZIETAN
      (2009)

URA EZ DAGO HORREN BEROA ERE
      (2009)

ACHTUNG!
      (2009)

ORDUAK
      (2009)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

GORRIZ

        Beņat Sarasola , 2009

 

 

        Pakistan milaka kilometrora geratu da. Zoru lakarrak imajinatzen ditu askotan ohe bazterrean esertzen denean. Bai, gorriz jarriko dute pasteleriako afixa, bere metro linearen omenez.

        —Poliziek ez dute gauza gehiegi ulertu —esan du gaztelera ezin egokiago batean— No tenemos ya ninguna salida.

        Egarri izanagatik kalera irten da eta berriz nabaritu du giro ozpindu hori, zelatarien begiradak trabeska. Minduta sentitzen da antena parabolikoa mugitu ondorengo minutuetan; bere herrialdera itzultzea, ordea, ezinezkoa da jada. Zintzilik zegoen izara bat erori da laugarren pisutik eta kaja erraldoiak garraiatzen ari diren hiru morroiri bidea oztopatu die. Bere gorputza neke da, ez dauka albiste aldrebes horien kontra egiteko kemenik. Bizitza ez da hain ederra, konprobatu du nekatuta. Gaua noiz eroriko esperoan da jendea, tristeenak dendetan pilatu dira. Pintada berri bat ikusi dute, "Sistema bukle batean sartu da" jartzen duena katalanez.

 

© Beņat Sarasola    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa