A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

HILDA DAGO
      (2007)

BIHOTZAREN GEOGRAFIA
      (2007)

MUNDUAREN EGOERA
      (2007)

GURE BELAUNALDIA
      (2007)

ETA GOIZEKO BEDERATZIETAN
      (2009)

URA EZ DAGO HORREN BEROA ERE
      (2009)

ACHTUNG!
      (2009)

GORRIZ
      (2009)

  literaturaren zubitegia  

 

ORDUAK

        Beņat Sarasola , 2009

 

 

Bartzelona, 2008ko martxoa

 

        Kotxea hartu eta hiriaren ekialdera eraman dute. Bero sapa hasi du honezkero. Atzealdean objektu mordoa zegoen; poltsak, koadro bat, liburuak, cd-ak... Lekua egin behar izan du. Isilik egin dute bidearen erdia eta gero ezin izan dute elkar ulertu. Telefonoz abisatu zioten lanera itzuli behar zuela azken orduko ezusteko bat zela medio. Lehenago erabaki zuen hurrengo udazkenean atzerria utzi eta jaioterrira itzultzea. Zerbait galdetu dio Xavik.

        —Badakizu, orain zinegotzi ohiak eta halakoak dira helburu —aipatu du leihotik begira.

        Sarritan egitasmoak ez dira espero bezala joaten, indar gehiegirekin egiten dugu errealitatearen kontra.

        —Tematia naiz —aitortu du.

        Gero pentsatu zuten mugimendu altermundista ez ote den burgestxiki gazteen azkeneko inbentoa. Neohippiak, ordea, zoriontsuak direla gogorarazi du hatz koskorrarekin mahai gainean jotzen zuen bitartean. Eta zenbatzen hasi ziren: Seattle, Davos, Praga, Bartzelona, Kopenhage...

        —Ez dakit.

        Orduak azkar pasa dira eta dena jasotzeko garaia iritsi da jada. Batzuk lurrean botata geratu ziren eta besteak harat-honat ibili dira. Bueltakoan, abesti ezezagun batean jarri du arreta.

 

© Beņat Sarasola    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko