ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

ASKATASUNAZ
      (1931)

EKAITZA
      (1936)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

GEZURTIENTZAT

        Joxe Mari Lopetegi , 1936

 

 

Ordu biak laurden gutxietan

azaroaren zazpian

pinpi ta panpa kainonazoak

Irunen ta Hondarrabian,

zer ote ziran hainbeste soinu

altxatu ginan abian

hobetoxeago entzuteko

hobetoxeago entzuteko

itsasertzera joan ginan.

 

Bi andrek leihotikan

parrez berehala

Madrid hartu zalako

soinuak zirala.

Hoik uste zuten zala

Madriden sartzea

kanpantorrera joanta

ezkilak jotzea.

 

Nik buruari dardar egin ta

hau esan nuen aurrena:

gezurra zala soinu hauekin

itxura egiten zutena.

Bizkai aldetik gure anaiak

mugitzen hasi zirala

haien aurkako jendea bildu

haien aurkako jendea bildu

hori zala behar zuena.

 

Nik esanda bezala

hurrengo goizean

Irun ta Hondarrabitik

zenbat joan zi'an?

Hoik uste zuten zala

Madriden sartzea

kanpantorrera joanta

ezkilak jotzea.

 

Atabalakin tanborra joaz

gizon bat deika atera

irakurririk herriari deitzen

alkate jaunan papera.

Seietan musika soinuakin

goazen guztiok dantzara

Mondragoi ere gurea da-ta

Mondragoi ere gurea da-ta...

Gizona, zer ari zera!

 

Orain erdi gordean

zokoan hor daudez

erdiak erotuta

nora joanik ta

nora joanik ez.

Hoik uste zuten zala

Madriden sartzea

kanpantorrera joanta

ezkilak jotzea.

 

Herri guztia engainatutzen

gezurren modu txarrean

horrelakorik ez da egiten

gizon zintzoen aurrean.

Zuek zauztela denen nagusi

Espainiako lurrean

Ez daukazute ezkillak jorik

ez daukazute ezkillak jorik

Madriko kanpantorrean.

 

Harritzen naiz gauz hori

burura etortzea

eta hoinbesteraño

gizona erotzea.

Hoik uste zuten zala

Madriden sartzea

kanpantorrera joanta

ezkilak jotzea.

 

© Joxe Mari Lopetegi    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa