ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

TRAPU ZAHARRAK
      (2008)

TXABOLA
      (2008)

ISTORIO TXIKI BAT
      (2008)

AMETSGAIZTOA
      (2008)

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

SUSTRAI IZOZTUAK

        Iban Izagirre , 2008

 

 

Ordu anonimoetan, logela txikiek

epeltasuna biltzen dute

hurrengo egunerako indarrak hartzeko,

segur aski,

gaurko harri bera zapaltzeko.

 

Goiz horietan gorrotoak ez du indarrik

grisak gara herrixketan

ormigoi biguna hankapean.

 

Denbora batean harrapatuko gorpu asko

erlojuaren orratzak zeharkatu ditu

auto baten gordetzeko

identitatea,

sistemaren morroi boluntario

sentimenik gabekoak

ispiluan barre egin eta bakardadean erori.

 

Bukatzeko iratzarri

aldegiteko lo egin.

Bizitzeko orduan hilik.

Bizitzeko orduan bakarturik.

 

© Iban Izagirre    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa