ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

JEIKITZEA

        Leon Leon , 1923

 

 

Izan erne ala bano

eri handi ala sano

kaiola huntan hizeno

jinen zaizkik ateraino

bortz orenak jo direno:

"Benedicamus Domino!"

 

Ez bahaiz nagi ez auher

ez eta loari aiher

ez ar otoi zer eta zer

itzul eskuin eta ezker

baina ihardetsak laster:

"Deo Gratias! Milesker!"

 

Laguna, milesker zuri

zeren nuzun iratzarri

baina niri zait iduri

(ez ote da ba ageri?)

naizela biziki eri:

jaikiko naiz beraz sarri!

 

"Benedicamus Domino!"

Nahiago jeiki baino

nik hemen egon oraino

joanik hantxet zokoraino

ohean sartzen naiz barno...

Lagunak: "Altza, moreno!"

 

Eta burukitak aldiz:

"Sarrixago jaikiko hiz!"

Laguna ari zauk berriz

hi jaikiarazi nahiz.

Errak bi begiak hertsiz:

"Deo gratias... Hala biz!"

 

Benedicamus Domino!

Nik ez diat egundaino

nihun ikusi oraino

alferragorik hi baino.

Jeiki hortik ordu deno!

Benedicamus Domino!

 

Lorik banuela aski

bakea ere maite naski

egoitea zela gaizki

laguner behar jarraiki

ohe goxotik naiz elki.

"Deo gratias!", zank jeiki!

 

Ohetik eginik jauzi

tarrapataka ikuzi

sotana lasterka jauntzi

zinta nehun ezin kausi

punpaka, lauhazka jautsi...

Lepoa ez baitut hautsi!

 

© Leon Leon    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa