ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

EZKIL ZEINU-EGILEA
      (1954)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ESKUAL HERRIAREN AMODIOA

        Etienne Salaberry , 1932

 

 

Maite ditut izarrak, ilargi berria

errekan xirriparen arrabots eztia

menditik erortzen den uraren jauzia

bainan maiteago dut Eskualdun Herria.

 

Maite dut nik goizean iduzki xuria

bai eta itsasoko olato handia

arbolapean dagon sorleku maitea

denak baino gehiago Eskualdun Herria.

 

Baratze loretan maite dut lilia

arboletan kantuz ari den xoria

aldean pasatzean maitearen irria

zenbatez maiteago Eskualdun Herria.

 

Bizia eman arte maite dut etxea

semeak, emaztea nere familia.

Jainkoak eman bezat betikotz grazia

sekulan ez uzteko Eskualdun Herria.

 

© Etienne Salaberry    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa