A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

XURIKO
      (1867)

DEUS
      (1871)

GAUDEN ESKUALDUN
      (1893)

  literaturaren zubitegia  

 

BIBA REPUBLIKA!

        Gratien Adema, Zaldubi , 1876

 

 

        Dugun errepika:

        Bib'Errepublika!

        Dugun errepika:

        Bib'Errepublika!

 

Errepublika zer den ez dakienari,

Errepublika zer den ez dakienari,

Huna hots nik egia: denek nausi nahi.

        Dugun errepika...

 

Errepublikak liro xoraraz mundua,

Errepublikak liro xoraraz mundua,

Damurik fama hitsa du lehen bildua.

        Dugun errepika...

 

Lehengo denboretan Errege batto zen,

Lehengo denboretan Errege batto zen:

Orai denak errege, hori da, hori, zuzen.

        Dugun errepika...

 

Ni ere errege naiz, bainan ez aisian,

Ni ere errege naiz, bainan ez aisian!

Bertzeak gainian eta ni beti azpian.

        Dugun errepika...

 

Errepublika hortan ez zaiku itsusi,

Errepublika hortan ez zaiku itsusi,

Parisko xanfarinak baititugu nausi.

        Dugun errepika...

 

Bazterretan gizonik ez omen zen lehen,

Bazterretan gizonik ez omen zen lehen,

Eta gizona orai beha zein merke den!

        Dugun errepika...

 

Podore 'ta karguak, lehen oi zer gauzak!

Podore 'ta karguak, lehen oi zer gauzak!

Orai indarrak ditik ziri baten bozak!

        Dugun errepika...

 

Lehen aitoren seme eta orai burjes!

Lehen aitoren seme eta orai burjes!

Bainan jende xehea beti berdin nekez.

        Dugun errepika...

 

Kargu handi horiek hauxe ditek ona!

Kargu handi horiek hauxe ditek ona!

Berehala joritzen uharrik zagona.

        Dugun errepika...

 

Askoren alde orai huna arrozoina,

Askoren alde orai huna arrozoina:

Ebasle indartsua ez dela ohoina!

        Dugun errepika...

 

Asko gauza zen lehen zilegi ez zenik,

Asko gauza zen lehen zilhegi ez zenik.

Orai zernahi libre, bertzek bainan ez nik.

        Dugun errepika...

 

Lehengo sinesteak utzi baititugu,

Lehengo sinesteak utzi baititugu,

Nihundik orai nori fida ez dakigu.

        Dugun errepika...

 

Lehen zerga eta orai kontribuzione,

Lehen zerga eta orai kontribuzione,

Noiz larrutuko nauten beha nago erne.

        Dugun errepika...

 

Lehen ginenak gure odolaren jabe,

Lehen ginenak gure odolaren jabe,

Orai oro soldadu, gerlarako gare.

        Dugun errrepika...

 

Gu baino goragotik lehen manatuak,

Gu baino goragotik lehen manatuak,

Geroni gare orai legegiletuak.

        Dugun errepika...

 

Lehen ez zen bezala da mundua orai,

Lehen ez zen bezala da mundua orai:

Ttikia handiari manatzeko da gai.

        Dugun errepika...

 

Sehiak nausiari: Orai guardi' emak,

Sehiak nausiari: Orai guardi' emak,

Errepublikak gaitik berdin egin denak.

        Dugun errepika...

 

Nausiak errepusta: Errepublikak to,

Nausiak errepusta: Errepublikak to,

Hi segurik hagoka beti berdin asto.

        Dugun errepika...

 

Asto hau, halere, zagozte, ia beha,

Asto hau, halere, zagozte, ia beha,

Egun batez daiteke Frantsesen jabea.

        Dugun errepika,

        Bib'Errepublika.

        Dugun errepika,

        Bib'Errepublika.

 

© Gratien Adema, Zaldubi    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko