ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

ZUMALAKARREGI
      (1835)

BASA-KOPLARIARI
      (XIX. mendea)

MARINELAREN KONTRAPASA
      (XIX. mendea)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

MENDITIK NOLA DOA URA ITSASORAT

        Jean Baptiste Kamusarri , 1839

 

 

Menditik nola doa

Ura itxasorat,

Hala ni banihoa

Lasterka tonbarat,

Akabo da akabo

Neretzat denbora,

Banoa sekulako

Hilen herritara.

 

Bildotsari otsoa

Nola zaio lotzen,

Arranoak urzoa

Nola baitu hartzen,

Hala nau herioak

Kruelki sesitzen.

Oi! Ene heiagorak

Ez du ez hunkitzen.

 

Aspaldian fuinetan

Nakarken sartua,

Hilerrirat naraman

Min pozoindatua

Dolorezko ohean

Orai itzatua,

Sentitzen dut zainetan

Odola hoztua.

 

Zihoa nola baitu

Su gorriak urtzen,

Hal' ene bizia du

Gaitzak iraungitzen;

Ez dut ez gehiago

Sentitzen bizirik,

Hil baino lehenago

Hila naiz jadanik.

 

Trunko baten pareko

Ohean etzana,

Ene gorputza dago

Gaitzak hurren jana;

Ezin ditazke higi

Ene menbro hotzak,

Mihia daukat lodi,

Begiak zorrotzak.

 

Jadanik ezin adi

Mintzo zaizkidanak,

Erdi ikusten, erdi,

Nere maiterenak;

Helas! Hil aintzineko

Izerd' hormatuak,

Dauzkit behin hetiko

Gogortu menbroak.

 

Orduan apezari,

Oihu deiadarra,

Hiltzen naizela ari

Har dezan lasterra;

Ama zaizko eman

Nigar marraskari.

Helas! Etsimenean,

Nigarra sokorri!

 

Eriaren otoitza

Duela egiten,

Daut azken laguntza

Apezak emaiten:

«Arima girixtino,

Jinkoaren haurra,

Hoa, parti hadi, dio,

Abramen soinera».

 

Dolamenekin gero

Zeruko sainduak,

Neretzat bitarteko

Dire galdetuak.

Jendeak belauniko

Ene ingurutan,

Halabiz errateko

Ene fagoretan.

 

Boltsua zaut baratzen,

Xipitzen bihotza,

Ai! Ezin diot hartzen,

Ezin diot hatsa;

Har zazu, o, Jainkoa,

Har ene arima!

Banoa, ah! banoa,

Adi, adi, ama!

 

Ene arima gan da,

Bertze mundura, gan;

Dohatsua hil bada

Jaunaren bakean.

Lurrean da gelditu

Ene gorputz hotza,

Haragi erd' usteldu,

Hiratu afrusa.

 

Bertzek daute zerratzen

Aho gogortua,

Bertzek eriez hesten

Begi ubeldua;

Mihise zahar baten

Barnean gordea,

Naute kaxan ematen.

Oi, ene zortea!

 

Oihu minez ezkilak

Mezutzen du jadan,

Gizon bat, herioak

Duela eraman.

Jinkoak dioela

Miserikordia

Diote berehala,

Eta horra guzia.

 

© Jean Baptiste Kamusarri    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa