ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

GOIZEAN ARGI HASTIAN

        Etxahun-Iruri , XX. mendea

 

 

Goizean argi hastian

Ene leiho hegian

Txori bat pausatzen da eta

Goratik hasten kantan

Txori ederra

Hain alagera

Entzüten haidanian

Ene bihotzeko tristüra,

Laster duak aidian.

 

Ene txoririk maitena

Zeren jin hiz nigana,

Iratzarrazi naialarik

Ametsik goxoenean;

Jinik hain goizik

Uste hian hik

Baniala hanitx pena?

Ez, ez habil kontsolatera

Malerusago dena.

 

© Etxahun-Iruri    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa