ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

GERO ARTE!
[Lizardi hilotz]

      (1933)

AMA ONAREN ABESTIA
      (1937)

BURU ETA BIHOTZ
      (1951)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

USODUNA

        Peli Markiegi , 1937

 

 

Uso begi biribil, oi, nora zoazkit?
Zu gabe bizitzeak nahigabe ematen dit.
Hemen, nire alboan gelditu zakizkit.

Ez noa nire gogoz ni noan lekura.
Bart arranoak nitaz egin dute bilkura:
galdu behar nautela gauerdi ingurara.

Uso begi biribil, zer duzu esaten?
Piztiak ere dituzte umeak maitatzen.
Ez da hori egiten inor ausarturen.

Jaungoiko aintzinean garbi dut bihotza.
Gizon artean ez dut ezer zertaz lotsa.
Baina sinista zazu: laster naiz hilotza.

Hontan arrano beltza bi haien artera.
Usoa galde, hartu, kabitik atera,
eta uso begi biribil han darama hiltzera.

Bestea atean tinko bi haiei begira.
Gero, leiho ertzetik. Gero, galdu dira.
Une batez egonda itzul da kabira.

Kabia han dago baina hutsik eta bakar.
Usoa gogoratuz eta arrano erpetzar,
bazter baten han datza negar eta negar.

Etxetarrei berria ematera joan zen.
Artean arranoak kabia hustu zuten
eta usoduna, ez uso ez kabi zegoen.

Maiteak eta minak eman zion indar.
Eta arranoen erdira agerturik, zakar:
<<Hori nirea da-ta --zion-- oraintxe, ekar!>>

Bere puskak bildurik itzul zen kabira.
Eta, lehengoa duela zerutik begira,
orain beste batentzat gertazen ari da.

 

© Peli Markiegi    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa