ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

ASPALDI HONETAN
      (1994)

ETXEORRATZEK
      (1994)

BIHAR EURIA EGITEN BADU
      (1994)

ZER ZOR DIEZAIOKET
      (1994)

KATUEN AUTOPSIA
      (2007)

KEAREN ANATOMIA
      (2007)

NEKEA
      (2007)

ZALDIAREN BURUSI KISKALIA
      (2007)

ZIBILIZAZIOEN BISAIA DUTE
      (2010)

EZ DUT ULERTZEN ZERGATIK
      (2010)

GALDETU AL DIZU INORK NITAZ
      (2010)

GERRA GARAIAK IZAN ZIREN BEZALA
      (2010)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

KOADRO IZOZTU HONETATIK

        Asier Serrano , 2010

 

 

Gauaren gandua suge azalez janzten denean
lokatzez mozorrotuko ditugu gure zauriak,
eta lur beretik gatozela eginen dugu amets.

 

Gauaren ihintza zorrotzegia begitantzen zaigunean
su emanen diogu katedraleko kanpandorreari,
eta habia berriak habitatuko dituzte erbestean uso zaharrek.

 

Esadazu eroso al zauden,
kartoizko anakonda horren barrenean uzkurturik.
Esadazu non, noiz eta nola
egin behar dudan lo galtzen zaitudanean.

Esan diezaiogun hamaika bertsio ezberdin dituen
egia bat elkarri, eta alde egin dezagun,
txantxetan bada ere,
gezurrezko koadro izoztu honetatik.

 

© Asier Serrano    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa