ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

ASPALDI HONETAN
      (1994)

ETXEORRATZEK
      (1994)

BIHAR EURIA EGITEN BADU
      (1994)

ZER ZOR DIEZAIOKET
      (1994)

KATUEN AUTOPSIA
      (2007)

KEAREN ANATOMIA
      (2007)

NEKEA
      (2007)

ZALDIAREN BURUSI KISKALIA
      (2007)

KOADRO IZOZTU HONETATIK
      (2010)

EZ DUT ULERTZEN ZERGATIK
      (2010)

GALDETU AL DIZU INORK NITAZ
      (2010)

GERRA GARAIAK IZAN ZIREN BEZALA
      (2010)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ZIBILIZAZIOEN BISAIA DUTE

        Asier Serrano , 2010

 

 

Suntsitutako zibilizazioen bisaia dute
auzoko tabernara jaisten diren giza manikiek.
Gitarra hautsi bat da
txerriki ozpinduegia zerbitzatzen duen emakumearen sabel<
eta teklarik gabeko klabikordioa barrako gizonaren irria.
Nota desafinatuak zeharkatu behar ditu hemen keak.

 

Eguerdiko ordu biak dira eta haizegailuak
bero sapa baino ez du hedatzen, hori bai,
demokratikoki, eta ez da gutxi.
Eguerdiko ordu biak dira eta
ez dut prentsa ez erostearen damurik.
<<Aurki ditugu hauteskundeak>> bota du norbaitek,
baina ez dio esaldiari segitzen,
mahaitik lurrera erori berri zaion domino pieza jasotzen
okupatuegi dagoelako apika.

Eguerdiko ordu biak dira eta
metal hotsa aditu da txanpon makina argitsutik irteten.
Apustularia, irabazitako sosengatik pozik sentitzetik urruti,
txanpon berria zerez egina den hausnarrean ari da:
<<Berunez egin beharko lituzkete txanponak>> esan du
<<orduan bai, orduan jakingo nuke
zein etekin atera txanpon bakarrari>>.

Eguerdiko ordu biak dira eta
auzotar izatearen harrokeria
kamisetan itsatsirik daraman gazte bat gerturatu zait:
<<Hi ez haiz hemengoa>> leporatu dit.
Eta nik, ezetz eta baietz erantzun diot,
ezetz eta baietz aldi berean,
bi garagardo eskatu bitartean:
<<Eguerdiko ordu biak dira eta hiruretarako
hangoa izan nintzen bezala
izango naiz hemengoa>>.

 

© Asier Serrano    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa