ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

BI SENAR-EMAZTE
      (1897)

MARTIN KOXE
      (1902)

SANTSIN
      (1906)

VARIÉTÉS
      (1907)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

LARRESOROKO SEMENARIOA

        Charles Becas, Harrazpi , 1896

 

 

Semenario maitea, zureak gare oro

Urteen gatik dagotzi gure bihotzak bero.

Goraki erranen dugu orai bezala gero:

Biba Semenarioa, bai, biba Larresoro!

 

Orai denek dakitena banakien aspaldi:

Buruzagi paregabe dela murde Abbadie

Hitz ederren gose dena, hunengana jin bedi!

Xoratu gabe jaun hori ez baititake adi.

 

Seminaristen moltsero eta saltsero Lille

Bai eta erretorikan baxelier egile;

Hunen eskuetan haur bat, balin bada langile,

Zerbait atera ditake, balitz ere tetele.

  

Musikarien gidari da Hiriart Makola.

Hunek bederen airoski ematen dik eskola:

Ongi erakasten ere si, do, re, mi, fa, sol, la

Baina zuk, nola, Makola, boz kakola antola.

 

Larresoron apez jaunak aita et'amen orde,

Haur gazten eskolatzerat amodioz badaude.

Nahiz diren jakintsunak maiz komentuan, fraide,

Matematikan orori nagusi da Larralde.

   

Murde Hirart-Urruty, huna azken pertsua,

Bai ongi izerditurik zuretzat moldatua:

Axularrekin baituzu jakitate bertsua,

Mintzaira erdi-kaskoinak zaduzka nardatua.

 

 

© Charles Becas, Harrazpi    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa