
Egile berarenak: ENE GORPUTZ ETA AZALEZ (2012)
JAIO NINTZEN EME (2012)
MAITE DITUT ZAKILAK (2012)
ASKO IBILI OHI DIRA (2012)
ETA EGIN BARRE LASAI (2012)
|
|

EZEREZA HUTSA BADA
Ione Gorostarzu , 2012
Ezereza hutsa bada hutsa arina bada eta arina erraza ez dut ezer izan nahi
Eta bukaera gelditzea bada gelditzea atsedena eta atsedena atsegina bukatu egin nahi dut
Eta joatea agurtzea bada agurtzea isiltzea eta isiltzea lasaitzea joan egin nahi dut
Eta heriotza loa bada loa ametsa eta ametsa askatasuna hil egin nahi dut
Baina hiltzea uztea bada uztea baztertzea eta baztertzea mintzea ez dut hil nahi
Eta joatea hastea bada eta hastea saiatzea saiatzea nekatzea ez dut joan nahi
Eta bukatzea etsitzea bada etsitzea galtzea eta galtzea umiltzea ez dut bukatu nahi
Eta ezereza gaua bada eta gaua iluna eta iluna beltza zerbait izan nahi dut
© Ione Gorostarzu
|
|