A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

TINTINEN AITORMENA
      (1990)

OKER
      (1990)

ANTZARA BI
      (1990)

  literaturaren zubitegia  

 

HARUNTZAGO

        Andoni Tolosa , 1990

 

 

Haruntzago sirenak daude

eta beltzak paseatzen

paseatzen besterik ez

haruntzago ibai ustelak daude

zuloetan irristatzen diren dragoiak

dragoietan bilusten diren gogoak

eta gogoetan odolusten den eguna

haruntzago erraldoiak bizi dira

etxe errealdoiak

gose erraldoia

doinu erraldoien traizioetan

lokartuak

haruntzago begiak daude

hemen bezalaxe

haruntzago pausoak daude

hemen bezalaxe

korrikarako ahaleginak

hemen bezalaxe

 

© Andoni Tolosa    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko