A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ITZALAZ
      (2012)

EGUTEGI BERRIA
      (2012)

MAITE DUENAK
      (2012)

  literaturaren zubitegia  

 

EZ DAKIT

        Jose Inazio Lasa , 2012

 

 

Ez dakit askorik

belaontzi magikoaren norabideaz,

haren ekuazioez,

gizakien begi aurrean

mundu bat osatzen baitute.

Izatean,

kiribildurik,

argi ezezagunezko espirala,

infinitua deritzogun hori.

Goldeak zulaturiko

soroetara itzuli,

jainkotasunerantz

joateko aukera nirea,

barruan baitut,

kulunkatzen bainau,

ezagutzen bainau

izenik gaberik

 

© Jose Inazio Lasa    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko