ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

GORREN DANTZALEKUAN
      (2013)

OROITZEN BADUT
      (2013)

GORREN DANTZALEKUKO ISPILUETAN
      (2013)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

NAHIKOA SUFRITU DUDALA USTE DUT

        Aritz Mutiozabal , 2013

 

 

Nahikoa sufritu dudala uste dut:
bihar ez naiz esnatuko

biluztu nahi banauzu,
bakardade batetik bestera egin beharko duzu jauzi

airea hotza da, airea hotzegia da
nekatuegi nago gainera
kristal malkoak bizkarretik isurtzen zaizkidanean
urre gorriz ziztatuak
errespetua galtzen ari zaidan seinale

ifrentzuan ketu ditut ametsak:
fedeak konpromiso gehiegi eskatzen dit
eta nik ezin ditut erantzun,
kode ezezagunetan daudelako zizelkaturik

Eta ez dut sobera indarrik
burua jaten didan mamua garaitzeko:
begiak itxi eta oroimenean galdu nahi dut

biluztu nahi banauzu,
larrutu nazazu, ez naiz ezkutatuko

 

© Aritz Mutiozabal    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa