A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

  literaturaren zubitegia  

 

OROITZEN BADUT

        Aritz Mutiozabal , 2013

 

 

Oroitzen badut ez naiz txori bihurtuko

eta itxaropena hobi komunetako

zabor izan zela esango dute hiztegiek

 

--Hemen hondakin bakarra zu zara!

eta giza irudi batek seinalatu egingo zaitu

hatz erakuslearen gainean

lotsaren zamari ezin eutsiz

 

Lehen ez zinen horrelakoa:

ez zeunden negatiboetan erreta,

super zortziak ziztatzerakoan jarri zenuen

            aurpegi laua bezala

 

Zatitu papera eta bota airera

atzokoak ez du konponbiderik,

atzerapausorik ezin badut eman

flashback selektiboa

 

Birziklatu nahi dut, atez ate,

ene bihotza

zabortegitik jasota

 

© Aritz Mutiozabal    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko