ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

EDURRA BILBAON

        Imanol Enbeita, Garbi-Nai , 1930

 

 

Nik ez dakit zer dauken

uri haundiak

sasi bihurtuteko

lili zuriak...!

 

Edur zuria dakust

mendi gainean:

oinakaz zikindua

gure txaidean

 

Bilbaon edurra zuri

ez da ba ageri...

Pagasarrin ostera

zuri be zuri!

 

Mendiak donokia

hurrago dauko

haizea be garbiago

uriak baino

 

Epailara ezkero

mendiak dager

lilitegi apaina

zuri eta eder

 

baina marduldu eta

uriratzean

berehala dakuskez

sasi antzean

 

Euren usain gozoa

mendiak zehar

zabalduten dabenak

nahi adina bidar

 

mendiari ihesika

datoz urira

eta gaixoak hemen

galduten dira!

 

Ez ene lilitxoak

urirantz egin

hobeto zagoze ba

uritik urrin

 

Urian edurra be

tamalgarri da

oinakaz zapal-zapal

egin dabe-ta

 

Euskera gaixoa be

mendia behera

birinbolaka dator

bizkor urira

 

eta gaixoa urian

erruki gabe:

edurra lez oinpean

zapaltzen dabe!

 

Nik ez dakit zer dauken

uri haundiak

sasi bihurtuteko

lili zuriak...!

 

© Imanol Enbeita, Garbi-Nai    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa