ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

BASAMORTUKO BIDEA
      (2006)

UNREAL CITY
      (2006)

GARRAIO PUBLIKOETAN GALDUTAKO AUKERAK
      (2006)

OROITARRIA
      (2006)

LEHENGOA EZ ZEN ASKI
      (2006)

COLOPHON
      (2006)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

HERIOTZA ETA IDEIAK

        Ivan Igartua , 2006

 

 

                    Mourir pour des idées, l'idée est excellente,

                    moi j'ai failli mourir de ne l'avoir pas eue.

                                                                   Georges Brassens

 

Bizitza emango genukeela

justiziazkoa den zerbaiten alde

esan ohi dugu aiseegi.

Ideiak bidezkoak badira

hori eta ahal balitz gehiago

sakrifikatuko genukeela

zalantzarik gabe.

Beharrezko, nahitaezko

ideiak badira, batez ere.

Baina ideiengatik hil behar badugu

hil gaitezen mantso, heriotz astiroaz,

mourons pour des idées, d'accord,

mais de mort lente,

ideioi aldatzeko denbora aski emanaz.

 

Heriotza eskatzen duten ideiak,

beste guztia bezala, aldakorrak baitira

ez dira agian betiko.

Hil eta gero ere eternalak ez diren ideiek

agerian utz dezakete

gure erru konponezina.

Eta gainera, heriotza eskatzen duten ideiek

gure heriotza merezi al dute benetan?

Ideiengatik hil behar badugu

hil gaitezen mantso, heriotz astiroaz,

ideioi aldatzeko denbora aski emanaz.

 

© Ivan Igartua    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa