A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

URRISORO DENBORAN
      (1993)

NAUSIKAA
      (1993)

LOTARIK ITZARTZEAN
      (1993)

  literaturaren zubitegia  

 

CARPACCIOREN SAN GIORGIOREKIN

        Aurelia Arkotxa , 1993

 

 

Negu gorrian badoa

zaldizko bat maitasunez

zelai hotzean lauhazka,

bide berriak asmatuz.

 

Dragoiaren hiltzera

doa zaldun bihoztoia.

Mitrak bafadez bustitzen,

bazterrak hormez xuritzen.

 

Aurpegia ilun bazoaz

gorputz ustelen gainetik,

bazoaz eta bazatoz,

zelai hotzaren mugatik.

 

Tracy Chapmanen mintzoa

abenduko goizargian.

 

Begiratu ninduzun.

 

Eta zureak zitaizken

nekuskien negar-hatzak

eta eneak, behar bada,

zure aurpegi galdua

altxatzen zuten besoak.

 

 

Carpaccioren margo hartan

                zu.

 

© Aurelia Arkotxa    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko