ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

ERRIMIŅA
      (1939)

AMERIKARAKO BIDEAN
      (1941)

MONA LISA
      (1961)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ITSASO AURREAN

        Bingen Ametzaga , 1934

 

 

                      I

 

Sarritan, ameskor, leioan nazala,

begiztu daroat itsaso zabala,

 

ta orduan, uiņen murmuran, mintzoak

badantzuz ta badauz aditzen gogoak.

 

Maitasun-mintzoak batzutan nau yoten

ordun itsasoa bai eder erizten!

Eusko-lurra txiki dala ta andi-miņa

asetzeko gugan Goiko'ak egiņa.

 

Ikusten dot ordun begi-betegarri,

naiz urdin azala, naiz aparrez zuri;

 

bere murmur otzan yat atseden-lagun,

eta zuzpergarri bere arnas gaztun.

 

Baruan yat sortzen itsasora naia,

urrutira-bear, lagaturik kaia

ontzizka batean, ur gardenan zear,

noraezean y“n, ametsetan, bakar!...

 

Balea-arrantzalˆn ta Elkanoren atsak

bultzatuko dabez nire aizoialak;

eta pozak, nire zoriona abeska

noake itsasarte zurgarri-billaka...

 

 

                      II

 

Orro urrun batek eten dauz amesak,

pozak doaz iges, isil dira abesak.

Goibel-Ekaitza da. Begira itsasoa

asarre ebakitzen gorroto-mintzoa.

 

Begira Lur Ama ezereztu guraz

ondar, arri ta kai astindu ta yoaz;

begira, zoroa!, zeruratu nairik

bere uin arroak puztu ta anditurik.

 

Anker!, onda-miņak yota ba-dabilla

nun autsi, zer galdu ta nor ito billa;

ilgaiz uin goseak asetu eziņez;

gaisoen negarraz urak geitu naiez.

 

Bidutzi oi!, zeuri gorroto izateko

itoen amƒi nik biotz eskatuko;

ta alargun gazte ezin-etsiaren itzaz

zu ta zure izena gaiztetsiko dodaz.

 

 

                      III

 

Odeiak urratuz, eguzki izpitxuak

argituten ditu ur-mendoi bitsuak.

Andiagotzen da, zelako ikuskizun!

bere ederrak dakar gogora aritasun.

 

Arritasuna, gar, nai eta bildurra,

gorroto, maitasun, ezespen ta gura,

guztiok badauz oin asmatzen gogoak,

bai ta aditzen bere euraen mintzoak.

 

Mintzo onek egoki diranean batzen

Andia-ren kanta dabe ereskidetzen.

Eurak alkartuten, ai, baneki, Itsaso,

dagokizun kanta zeuri egiteko.

 

© Bingen Ametzaga    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa