ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

BAKUSEK EZ DU TRIONFARIK EZ ALDARERIK NAHI
      (XVIII. mendea)

SAN KASTETENEKO ANDREGAIAK FILIPINEKO OILARRARI
      (XVIII. mendea)

OROITZAPENAK
      (XVIII. mendea)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

POETEN ERRENKURAK APOLONEN KONTRA

        Salvat Monho , XVIII. mendea

 

 

Norentzat sorrarazten du Apolonek urrea,

Hain eskasa egitekotz bere haurren partea?

Parnaseko gobernuan ez da lege justurik.

Ez beraz mirets poetek ez badute dirurik.

 

Buraso bihotz gogorra, ez dugu konprenitzen

Holako diferentziak nola tutzun sofritzen.

Zu trionfan altxatua zaldirik ederrenez,

Eta zure haurrak beti errestatuak oinez.

 

Zu poxirik friantenez beti sasiatua,

Edari deliziosez bihotza goritua,

Zure haurrak ez ditutzu batere urrikari:

Gosea sofritzen dute, ura dute edari.

 

Mendiak beztitzen tutzu, bai soroak belarrez,

Kanpainetako arbolak hanbat fruitu ederrez.

Nondik heldu da Poetak, zure haur onetsiak

Baitire sasoin guziez hain zirtzilki jauntziak?

 

Zure palaziorakotz ez duzu deus sobresten:

Egin ditutzun tresorez justu da goza ziten.

Bainan nola nahi duzu ez den errenkurarik

Zure haurrek ez badute jartzeko kadirarik?

 

Parnasean dabiltzanen sabelak eta moltsak

Airez hantzen ez badire, ardura dire hutsak.

Arbasoen noblezia eta poeten fama

Karga dire ez badute hirurgarren... fortuna!

 

Nork uzten tu bere haurrak miserian hiltzerat?

Aita on bat ager zaite zu zureen alderat.

Onerat ganbia zazu zure umen zortea,

Guzien aberasteko baduzu boterea.

 

Mundu guziak badaki zure haurren erdian,

Asko bastart badirela sartuak familian,

Bainan haur lesitimoak aberasteko xoilki

Bereziz basa-poetak askiko da deus guti.

 

© Salvat Monho    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa