ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

AGOTA

        Balere Artxu , 1780

 

 

Argi-azkorrian jinik ene arresekila,

Beti beha, entzün nahiz nunbaitik zure botza.

Ardiak nun ützi tüzü? Zerentako errada

Nigarrez ikusten deizüt zure begi ederra?

 

Ene aitaren ixilik jin nüzü zure gana,

Bihotza erdiratürik, zihauri erraitera

Kanbiatü deitadala ardien alagia,

Sekülakoz defendatü zureki mintzatzia.

 

Gor niza, ala entzün düt? erran deitadazia

Sekülakotz jin zaiztala adio erraitera?

Ez ziradia oritzen gük hitz eman dügüla

Lürrian bizi gireno alkarren maitatzia?

 

Atzo nurbait izan düzü ene ait'ametara,

Gük alkar maite dügüla haien abertitzera;

Hürrüntaaztez alkar ganik fite ditin lehia

Eta ez ditian jünta kasta agotarekila.

 

Agotak badiadila badizüt entzütia

Zük errateen deitadazüt ni ere banizala.

Egündano ükhen banü demendren leinüria,

Ez nündüzün ausartüren begila so'gitera.

 

Jentetan den ederrena ümen düzü Agota:

Bilo holli, larrü xuri eta begi ñabarra.

Nik ikusi artzainetan zü zira ederrena:

Eder izateko aments Agot izan behar da?

 

So'izü nuntik ezagützen dien zuin den Agota:

Lehen soa egiten zaio hari beharriala;

Bata handiago dizü eta aldiz bestia

Biribil et' orotarik biloz üngüratia.

 

Hori hala balinbada, haietarik ez zira;

Ezi zure beharriak alkar üdüri dira;

Agot denak txipiago badü beharri bata,

Aitari erranen diot biak bardin tüzüla.

 

© Balere Artxu    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa