ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

BEÑAT MARDOREN KANTOREA
      (1757)

ARBOTIKO PRIMA EIJERRA
      (XVIII. mendea)

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

BESTALIARRAK

        Beñat Mardo , XVIII. mendea

 

 

Etxebarne, Etxegoien Elixalt eta Allande

Barkoxera bestaliar laorak khümit dirade

Heltzian plazer egiten eta juitin haboroxe.

 

Bestaliarrak nahi'tinak jaon her adreza bite

Khümitia bezain laster laorak jaoziz han dirade.

Heltzian plazer egiten eta juitin haboroxe.

 

Lao gizun eta lao zamari horik zortzi aho dirade;

Maiatzian sabaietan belar güti denian...

Arrathüak paseiuko aizina franko ordian.

 

Aho aoher hen jitian nur da ez lotsatzen?

Eta haien phartitzian, nur ez alageratzen?

Heltzian plazer egiten eta juitin haboroxe.

 

Lao egun Barkoxen, janak, ditinak igaraiten,

Entzün gabe merexiak segür ez da phartitzen;

Haren kunpania ederrak hori dü merexitzen.

Heltzian plazer egiten eta juitin haboroxe.

 

© Beñat Mardo    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa