ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

BIZITZA TA MAITASUNA
      (1935)

GEZURRA DIRUDI
      (1935)

MAITASUNA ETA ERIOTZA
      (1935)

ANKEA EBAKIKO NUKE
      (1936)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

JETXI SABIŅ LURRERA

        Gurutz Sarasola , 1935

 

 

Zeru goi ortatik

Jetxi Sabiņ lurrera

Zure bearra degu ta

Jetsi Sabiņ lurrera,

Ez gaitezen jun...

Ez gaitezen jun leizera.

 

Eguzki orren atzetik

Zeu, Sabiņ, zaude begira.

Begira... nigarrez begitik

Edo poza dariozula biotzetik.

Poza dariozula biotzetik?

Askatasuna datorkigu zerutik?

Eguzki orren argia

Biurtzen ai al zera

Azkatasun eguzkia?

 

Ai... Sabiņ! Sabiņ!

Ai! Berriz sortuko bazinake...!

Sortuko bazinake berriz!

Aberriari ondo etorriko litzayoke

Sortuko baziņake berriz.

 

© Gurutz Sarasola    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa