ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

AMA EUSKEREARI AZKEN AGURRAK
      (1879)

BIZI DA AMA EUSKERA
      (1880)

BEHARGIN ALEGERE BAT
      (1891)

UDABARRIARI
      (1897)

ARRATIAR SOLDAU BATEN KUBAKO AMESA
      (1897)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

HERIOTZEA

        Felipe Arrese Beitia , 1894

 

 

Ikusiten dot nik, eguzkitan nabilanean

Neugaz batera doiala neure kerizea

Nondik igaro egin dan, baina, keriza hori

Ez da gertatu markarik inoz ikustea.

 

Tximiniatik ikusi ohi dot boladan keia

Zelan lenengo indar handiz dan urteten

Baina puska bat igo orduko ezer ezera

Edo hutsera dala guztia bihurtuten.

 

Kandelatxo bat bere dakust nik ixiotzean

Eta arnasa batek zelan jo, behingo batean

Gela bat zabal izanagaitik argituten

Kandela itsu eta gelea ilun jarten.

 

Eta, azkenez, ontzia dakust uren gainetik

Iragotean zelan arraia daben isten

Baita, bertatik, urak leunduta arraia ori

Ezertxo izan ez balitz legez geldituten.

 

Modu berean edo antzera ez da gertatzen

Gure biziak ontzi bat legez ez dirudi?

Hil zan askoren markarik hemen luzarorako

Non ikusten da? Non bilatuten? Non agiri?

 

Zer jazoten da gorputzak daukan ahal izateaz?

Hilten danean osoro ez da akabetan?

Kandelatxo bat haixe puskatek jotean legez

Gatx txiki batek ez dau guztia amatetan?

 

Bestelan zer da nire Anjelaz gertatu dana?

Bere oinatzak ez doaz desagertutera?

Ke moltsotxo bat desegin ohi dan legetxe bardin

Ezer ezean ez doa dana geratzera?

 

Nire emazte izan zanagaz, badakit ondo,

Ia ez dala gaur batxo bere gomutetan

Kerizearen antzera bardin, bere izatea

Lur honetatik irago eta bai! ahaztu zan!

 

Ni neu bakarrik zuzenduten naz bere hobira

Neuri bakarrik, gogotik etxat aldenduten

Nik neuk errezau eginagaitik bere alboan

Ai! harek baina, berbarik ez deust erantzuten.

 

Zer da gaur berak harturik daukan ixiltasuna?

Zergaitik ez dau mizti bat bere bada egiten?

Zergaitik dago ipini eben lekuan geldi,

Ohetik zana goiz guztietan lehen jagiten?

 

Ze sentimentu ete dau orain hartu nigaitik?

Zergaitik nire berbai ez deutse jaramoten?

Inoz tristerik, eta muturik nengoanean

Berba eustanak nahi eta nahi ez eragiten?

 

Zelako loa ete da bera hartu dabena?

Ia hainbeste hilabetetan irauteko?

Bederatzi ta egunak bere irago arren

Esnatuteko seinale baga jarraitzeko?

 

O! ze gogor ta ze otso-bihotz, Heriotzea!,

Hazan, jarteko horrelan nire emaztea

Zergaitik eutsan hik horri haren goixetik kendu

Niretzat falta egiten eutsan bizitzea?

 

Higaitik jagok taiu tristera gaur etorrita

Higaitik mamin guztiak ia usteldurik

Hazurrok bere denporaz ihar jarriko dozak

Gero haustuta lurragaz danak bat eginik.

 

Agura zital, harriak baino harriagoa!

Abelegandik asi hintzana gerragintzan;

Noz aspertuta, gogait eginik itxiko deutsak

Heu noz hilgo haz, hil baga bizi gu gaitezan?

 

A! bajakiat, hi ez hazala sekula hilgo

Inor bizirik munduan badok aurkietan

Arboletatik orriak behera datozan legez

Zelan jausiko garean hire sareetan.

 

Danok guztiok behar juagu, txiki ta handi

Aita Santua nahiz Erregea izan arren

Nahiz jakituna, zein ezjakina, eder ta ezain

Hire atzamar zorrotzetara danok hemen.

 

Ez dago hemen, danoentzako, bide bat baino

Ez da izan ta besterik bere ez izango

Asmo barriak atera arren gizonak asko

Hiltetik zelan libran ez dabe aterako.

 

Asmau begie ibilitea urea barrutik

Asmau begie zelan ibili ia aidean

Baina ez dabe inoz asmauko zelan bizia

Gorde eragin gura dan arte gorputzean.

 

Jaiotea da hutsik nahikoa, eta guraina

Heriotzeak euki dagian laster nor hil

Zuzi sutuak nahi badau beti argitan bizi

Itsu zoro ta buru bagea legez dabil.

 

Mendietako errekatxorik ez da gelditzen

Itsasoaren kolkoan sartu arteraino

Jaiorik bere ez da gelditu, ez geldituko

Lurrera jausi egin bagarik egundaino.

 

Harriak beheruntz egiten dabe garaietatik

Lurrunak doaz sakonetatik zerurantza

Eta gizona sortuagaz bat abietan da

Nahi eta nahi ez, bere azken ta amairantza.

 

Heriotzea! Heriotzea! Danen azkena

Heriotzeak irunsten gaitu danak bardin

Errazago da lehoetzar bat birrindutea

Heriotzatik librau baino, ta ihes egin.

 

© Felipe Arrese Beitia    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa