ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

ESKOLATIK TXIKITAN
      (1999)

BIDEGURUTZETAN
      (1999)

LOGIKA FORMALA
      (1999)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

EKARRI DIDAZU GOGORA

        Isabel Diaz , 1999

 

 

Kafe usaina

goizeko ordu txikietan

 

izara ipini berriak

lotaratzeko orduan

 

pentsamendu lilia

orri zuri artean

 

uraren mintzo gardena

gaueko ixiltasunean

 

irrifarre zabala

udako ekaitz ostean

 

ostadarraren atea

bidea amaitzen denean

 

esku beroa

izerdi hotzaren gainean

 

ekarri didazu gogora

adiskide mina

 

hau guztia

 

pentsatzen jarrita

zer zaren zu niretzat

 

© Isabel Diaz    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa