ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

MAITEARI

        Alexandre Dihinx , XX. mendea

 

 

Mendian nindabilan, bihotza ilaunik.

Jost'-atsegin guzien gogoa galdurik;

Goiz-arrats bularretan, nuen egarria:

Ur xirripa garbia, nunnahi zen sortzen.

Bainan jostatuz geroz ez nuen aurkitzen

        Behar nuen iturria.

 

Negua juan zenean izotz-elurrakin

Eta lurra berregindu primaderarekin,

Lilien usain onak nagon xarmaturik.

Hemen usain, hor usain, ez bazen pare;

Bainan nahi lilia harrapatu gabe

        Ez nuen, ez sosegurik.

 

Egun dohatsu batez, mendigain batian

Ikusten dut lili bat laparren artian;

Ezagutzen hark ere zuela sofritzen,

Eta pena duena pena duenari

Bihotza mintzo bada zaio hunkigarri;

        Du sofritzeak edutzen.

 

Apartatu nintuen laparrak maiteki

Eta hurbildu nintzen guziz amultsuki;

Urrun bazen eder, hurbil ederrago...

Oren gozo hek dira hartzen zeruari!

Ez nuen fitsik erran lore maiteari,

        Ez aditu gehiago.

 

Bainan gure bihotzak gintuen ixuri

Musu seindu batean batek bertzeari,

Enea zuen hartu, nik berriz harena.

Ederragorik zer da lurraren gainean?

Gure begi bustiek zorion betean,

        Elgar zioten: «maitena!»

 

Lore hura zu zira: trixteziak gaitu

Elgarrekin gazterik betikotz juntatu!

Elgar maite dezagun oroituz, bizian

Egun eder garbiak direla gutiak!

Nigarrak eztia du: Juana, gaiten biak

        Alegera trixteziak!

 

© Alexandre Dihinx    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa