ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

ZAURIAN BARNA
      (1988)

IHESI
      (1988)

GEU... GAZTEAK
      (1988)

BERRIRO DATOZKIGU
      (1990)

NIGAN BAIZIK
      (1990)

GAUAZ DAGI NIGAR
      (1990)

EZTIAGOTU ZAIGU
      (1990)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

GARAI HAIETAKO ZORIONA

        Jakes Ahamendaburu , 1988

 

 

Eskuetan

asmamena eta iluna

belarrietan

The Pogues-en balada erkastua...

gaueko orbela bainintzan

noraez garbienean barrena

astelehenek dauzkaten erritmo nagian

malenkoni une amaigaitzetan

bakardadearen berri jakin ezinik

inkomunikazioaren oreka etenkorrean

argizpiaren gozotsua noiztarik noiztara

irentsiz

mihia izoztu

eta larrua ximurtu

egin zitzaizkidan...

 

Aldamenetako udainak gauzatzen

nituen bitartean

ekitik ilargira doan izarbide gordean

neure bihotz heldua zintzilik...

arrats gardenean

neure baikor orbaingabea esekita...

Egun urrun haietan

argazki baten urrutienean lez

gogoan daukat

nola nuen

argizagiaren begi xarmagarria hustu

eta bere jarioak

nola hezurretaraino bustitu ninduen...

...konturatu ezinean

batzutan zein zoriontsu naizen...

 

© Jakes Ahamendaburu    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa