ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

NIRE AZKAZIAREN HARIA
      (1978)

DOMU SANTUZ
      (1978)

VIA CRUCIS
      (1978)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

SANTUTXUKO ALDAPAN

        Jesus Etxezarraga , 1978

 

 

Santutxuko aldapan

goizaldeko ordubiak

ta amodio galduak

hiruretara galapan

jabegabeko zakurrak

ta emegalduak nirekin

balear lagun

basureruekin ni

lagun balear

Mahalia Jackson

Joshua Fit The Battle Of Jericho

eta ni

itsas bete egarri

bular bete izar

bular bete amodio galdu

dantzan

ene baitan

Manex Erdozaincy-ren

Pariseko primadera

Dolorezko izarrak

eta ni

hitzik gabe

mailurik gabe

izarrak bular bete

gauaren isila

hautsi ezinik

inoiz amaitu

nahi ezin nuen

ipuin honekin.

 

© Jesus Etxezarraga    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa