A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
|
MARINELA Betiri Olhondo , 1863
Bizkar batean, Haritzen pean, Ene etxea leku ederrean, Airezko jauregian ni nago Zenbat ote du ate ta leiho, Bai eta zilo? Zenbat arteka?... Zirritu franko! Udan ez nau beroak joko!
Badut osasun Eta ontasun... Atun itsasoan, airean lertsun... Donibanetik Amerikara, Ene landak alde orotara Hedatzen dira, Bihi dudano badut ihara, Sekulan ez dut eskas ura!
Promenatzeko, Plazer hartzeko, Untzi bat dago ene zerbitzuko, Norena den eta norat doan Ez naiz sartzen xehetasun hortan. Kontu hoietan Ez naiz galtzen astelegunetan, Gutiago besta denetan.
Hil leihorrean Ala urean, Deus ez du erran nahi azkenean. Dudalarik arima bakean, Ehortz arrain baten sabelean, Ez dut axola! Marinel ona kontent da hola. Egarri naiz, hunat botoila!
© Betiri Olhondo |
|