ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

AMETSAK AMETS, VI
      (1982)

ZURIAN ZON
      (1982)

HEAUTONTIMOROUMENOS
      (1984)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

«AMOUR EN LATÍN FAIT AMORE»

        Jon I˝aki Lasa , 1984

 

 

            I

Ongarri naiz egiatan

saientzat.

Maitemortuetan barrena,

bapateko bidaiaria naiz.

Eta, eikiaren ezpainetarat

igorriren naute

mokobaltzok.

 

            II

Isladetan murgildurik

 

somatzen zaitut goizero.

Eta, amets hutsetan,

ezerezetan,

iluntzeko itzaletan

aztarren bila abiatu.

Goizero oroitzen zaitut,

eta bila nabilkizu.

 

            III

Igurikaturen nauzula

errain didate.

Eta betiko txokoan egonen zarela.

Eta liliak usaintzen.

Eta ene zain egun osoz.

—Parre eginen didazula ere—.

 

            IV

Egiatan, maitemortuetan barrena

suntsituren naute

mokobaltzok.

 

© Jon I˝aki Lasa    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa