ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

EUSKALDUN ZINTZOEN BALADA
      (1950)

PARIS-BEURET
      (1951)

BEHIN BATEZ, ZUBEROAN...
      (1951)

PIGALLE
      (1951)

ZAKHUR HIL BATI
      (1952)

LILI BAT
      (1953)

OIANONE
      (1953)

AMSTERDAMEKO ORHOITZAPEN BAT
      (1959)

TXORIONTASUN
      (1961)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ILHUNABARREZ

        Jon Mirande , 1950

 

 

Gelatto zuri garbian

  Neska dago

Ilhe gorrien orrazten,

Ilheak ilhun-nabarrez

  Gorriago...

 

Gela ixil-ixilean

  Zerk derauko

Begi zoharrak beltzitu

Athean jo du norbaitek,

  Hor dirausko

 

(mintzo aphal, ahopetik):

  «Neska gazte,

Ni naun berriz ethorria,

arren, ideki iezadan

  Baihaut maite.

 

Ni naun, zaldiz ethorria,

  Nire kutun,

Hurrundikan, hain hurrundik!..»

Haren bihotzak ordea

  Ez du entzun.

 

Gau bethearen erdian

  Bera dago,

Gau-itzalaren bildurrez

Haren begi zabalegik

  Zabalago...

 

© Jon Mirande    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa