A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
MAITE ZAITUDALAKO
|
INDUSKETA Jose Luis Otamendi , 2007
margoak aurkitu dizkidate ahoko zuloan antzinako zibilizazioren baten ikono gordeak...
ikerlariak irudiok aztertzen unatuta atseden hartuko dute hagin belztuen gainean esploratzaile bat aurrerago ausartu eta troka zulo batetik oihu lazgarri samarra egin du ez duela betiko nahi eztarri hotz horretan
barkamen eske epela egin dit haginlariak aspiragailuaz ito-larria eragin didalako (ez sufritzea zoriona da minik eza da bakea...) luiziak izan dira ezabatutako arrastoak hezur hotsak eta ur lasterrak... jende sailak ikusia naiz kontsultan ahoa zabalik atzapar arrotzek noiz arakatuko
noizbait eremu babestu izendatuko naute edo naturgune berezi edo ondare artistiko eta bisitarientzat erreplikak egingo dituzte hortzak kamuts aho sabaia arriskugabe hatsa gozo bilaka dakidanean eta nire ahoari buruzko kronikak idatziko dira udako egunkarietan
© Jose Luis Otamendi |
|