A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ADIBIDEZ
|
DETAILEAK Joxean Muņoz , 1983
Zertarako detaileak, deskripzio personalizatuak denak alferrik badira, denek akabera berdina badute, errepetizioa -ren zirkuloan, ala ni naiz soilik akorde bat gozatzen dakiena
eta minutu guztietatik akorde berbera xurgatzen duena, malenkonia bat, postdata, anotaciones a pie de p gina: fragmentorik egiazkoenak bisagraren funtzionamendua ikertu nahi duten -ak, beti bisagra bat zeinak irrifarrea irrifarrearekin berdintzen duen edo flekiloa estaltzen duen begiekin, laztan bat eta hitz doble bat, musua eta larrua, baina zertarako jarraitu, ezin bukatuz gauzak hitz lerroak eskribitzen gauzak ezin bukatuz rejistro monotono eta itxierarik gabean, ez baita sekula osatzen zirkulo hau nik «lerroa» esan diodana eta «errepetizioa» (hipotesis bat) (irauteko behar den) (hipotesis minimo bat) laztan guztiak albainduz albainduz bakardade guztiak soilik oroitzapenez elikatzen diren urte (hainbeste!) guztiak nola eutsi nola mantendu bizirik begien harritzeko gaitasuna, zure ezpainak nola gorde zure izena C. eta L. edo J. -ren forman
izan gabe, beste gau guztiekin batera, alegia —baina zertarako— amets eta egia guztiekin batera baina zertarako difuminatu zure behatzen zantzua, esku dardartiak, perfumea zertarako, berriz, oroitzapenak indartu eta isilaraztea- ren balantza hau ez bada sutantiboen azpian ere zure laztanak daudelako zelatan.
© Joxean Muņoz |
|