ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

BARRUNTZA-LEYOAN
(MAITE KANTA)

      (1932)

TXINPARTA-ERESIA
      (1934)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ARRANTZALEEN ARRATS-OTOITZA
(VESPERALIA)

        Joakin Arana, Loramendi , 1931

 

 

Itsas-ertzean ilunabarra

loretzen dager harkaitz-leiarra...

    Gailurrik gailur,

    koroi-antzikur,

hodeiaz lore, geziaz itur,

oheratzen da eguzki garra.

 

Arrats gozoa. Giro epela.

Itsas neurgea urre bezela...

    Uhin kixkurrak,

    lehenaz ziurrak,

orain pizkortzen gauen beldurrak

ixil ereinduz itzal motela.

 

Mendi txuntxurrak baino harago,

zenbat jeixten dan, hainbat gorago,

    betarte biak

    zorrotz josiak,

e'uzki zaharraren azken izpiak

arrano beltza edari dago.

 

Urruti dakust jolas betean

ur-mendi-sailen apar sarean

    kaio mordo bi.

    Uhinak sarri,

ur-azalean borboil, jostari,

negar dagite lurrez lehertzean...

 

Arrats gozoa. Giro epela.

Itsas neurgea urre bezela.

    Gainez osina

    gehituz urdina...

zilarren gainka labe irakina,

'ta artega nondik lurrun txapela.

 

© Joakin Arana, Loramendi    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa