ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

GURE ETXEGIBELEKO HARITZA
      (1960)

PRESUNER OHIAK
      (1961)

DOLOREZKO IZARRAK
      (1965)

AMODIO GALDUA
      (1969)

NORI EZ?
      (1971)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

PRIMADERA BIHOTZEAN

        Manex Erdozaintzi-Etxart , 1962

 

 

Nik ikusi lehenik Primaderako iguzkia

Nik agurtu mendi kasko gainetik azkorrian

Iguzkiaren Primaderako lehen iņarra

Berotu baininduen nere bihotzean.

 

Nik behatu lehenik Primaderako xoritxoa

Nik entzun sasipe gordean

Xoritxoaren Primaderako lehen kantua

Eta nik errepikatu nere bihotzean.

 

Nik lehertu lehenik Primaderako belar berdea

Nik hartu bordaldeko gune ordokian

Belarraren Primaderako lehen pereka eztia

Eta ni goxatu nere bihotzean.

 

Nik hurrandu lehenik Primaderako loretxoa

Nik bildu pentze handi erdian

Loretxoaren Primaderako lehen irria

Eta nik gorde nere bihotzean.

 

Nik aditu lehenik Primaderako iturriņoa

Nik hurrupatu ahurrean harizpe zolan

Iturriņoaren Primaderako lehen ur xorta

Eta haren gozoa nik senditu nere bihotzean.

 

Nik piztu lehenik Primaderako sua

Nik ikusi supazter xokoan

Garraren Primaderako lehen dantza pikoa

Lilluratu baininduen nere bihotzean.

 

Nik etzan lehenik Primaderako ņiņia

Nik begiratu nere soaz bere seaskan

Niņiaren Primaderako lehen loa

Amodioz ugari bainintzan nere bihotzean.

 

Nik aurkitu lehenik Primaderako gazte lerdena

Nik ukan bide bihurgune batean

Gaztearen Primaderako lehen soa

Barna sartu baitzitzaidan bihotzean.

 

Nik elekatu lehenik Primaderako artzaina

Nik hauteman oihartzunak zeraman

Artzainaren Primaderako lehen zinkaldia

Inarrosi baininduen nere bihotzean.

 

          Biziaren etorkian

          Orain eskutan daukatan

          Istant honen laburrean

          Munduaren zabalean

          Noa kantuz eta dantzan

          Primadera bihotzean!

 

                Euskal Herri guziko anaiak

                Bizia maite baldin baduzue...

 

          Denak elkarri estekan

          Ager gaiten kantuz, dantzan

          Giza-semeen artean

          Gogoa su pindarretan

          Irria ezpain xokoan

          Primadera bihotzean!

 

© Manex Erdozaintzi-Etxart    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa