ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

HAUR GOSETIEN BEGIRADA
      (1986)

EMAKUMEAK DOAZ EROSTERA
      (1986)

GAUEKO ARGIA
      (1986)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

TRENEZ BIDAIATZEAN

        Arantza Aldalur , 1986

 

 

Ibai, etxe eta zuhaitzak

trenetik behatzean,

jartzen dira biraka

nire txikitako oroimenak.

 

Zenbat aldiz aitari

entzuna nion bidaiatzean:

«ez kanpora atera,

zaude kristalaren atzean».

 

Arina zitzaidan bidaia

kanpoko gauzekin jolastean;

nire irudimena ez zen inoiz

bukatzen lanean.

 

Sartuz zenbait ikuskizun

nire gogoetan

atsegina zitzaidan dena

berrikustea itzuleran.

 

Helmugara iritsiz

zein ezberdin errealitatea!

izan gabe kristala

bion artean.

 

© Arantza Aldalur    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa