ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

ISPILURIK GABE DIHARDUT NIRE AURPEGIAREN BILA
      (1996)

ZURE LIBERTATEA AMESTU NAHI DUT
      (1996)

BIZITZA HONEK LAU ERTZ DITU
      (1996)

ILUNTZEA DA
      (1996)

LARRU-ONTZAILEAK
      (2002)

BITTOR BAR EXPO
      (2002)

LANBROA BAIONA TTIPIAN
      (2002)

ZIGARRO BELTZA
      (2002)

ISILTZEN ZARENEAN NIK ENTZUN ZAITZADAN EGITEN DUZU
      (2007)

BEGIRA HOTZAREN ARKUPE OKERTUAK
      (2007)

BARNEAN DUGUN ONDOEZA URRATU EZEAN
      (2007)

ESAIDAZU NIK SENTITU DUDANA
      (2007)

PENTSAMENDU BERRIAK
      (2011)

ZURETZAT GORDEA
      (2011)

KAFE BELTZA
      (2011)

GALEREN HEGOALDEA
      (2011)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ITSASARGIA

        Mikel Ibarguren , 2011

 

 

horizontea zatitzen duen puntu kardinal

bakoitzari so harrapatu nauzu

goizaren kontra-leihoak zabaltzean

bienvenue ŕ la cité de Ravel

 

adarrean kimua nola

hala ernatu zait akordua gogoan

hodei beltzen itzala ondoan dudala

auzoak bilatzen ditut

ganbara hustuen merkatuan

vide-grenier dimanche matin

 

ikusmira hobeak eduki arren

inork ez ditu lehenesten talaia hauek

nor gabeko silueta grisak ikus daitezke

kale kantoian hitz eske

eta galtzadarrietako belarrak erauzi dituzten honetan

errepide-mozketa amaitu dela diosku panoak

merci de votre compréhension

 

Okineta kaletik

oroimena itsasargi bat da gaur

itzulika ari da gauaren erdian

ez dugu iragarpen hoberik espero

esango dute badela leku bat

mapetan agertzen ez dena

badela zeharkatu ez dugun biderik

 

soit dit en passant esango dute

biharra dela elkar begiratzeko duten ispilua

ekaitz guztien gordetegia dela zerua

lurra dela argiloaren azken aterpea

 

eta gu

egunsenti batetik bestera goaz

elkar galtzeko beldurrez

 

© Mikel Ibarguren    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa