ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

BEREZ
      (1969)

NAI
      (1969)

DAROE
      (1969)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

OTSA

        Paulin Solozabal , 1969

 

 

Biotza

maitasunaren otsa.

Ederrenik ederrena

biotz ondasuna.

Zuk poztu dozuz samiņak.

Zuk il dozu garraztasuna.

Maitasunez zabaldu ziran lorak

biotzaren erdian.

 

Orain, egia ta argia

maitasunez nastau dira

gizon askoren

uste onean.

mendi ta soloak

alaiago dira

maitasun goizean.

 

Sendi ta lantegieri

bake gozoa darie,

egia ta zuzentasuna

loratu diranean

gizonaren barrunbean.

 

Biotza,

zure ontasuna ixuri

gizon bakotxari

biotz barrenera

ugari.

 

© Paulin Solozabal    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa