ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

NERETZAT OTE AIZ?
      (1916)

BILDURRA
      (1916)

LIZARDI GUREAN
      (1933)

BETI LAGUN
      (1933)

ARREBA SABELKIDE DENUXI'RI
      (1934)

ARTOAREN NEKEA
      (1934)

IDORRERIA
      (1948)

AMATE BATEN ITZALEAN
      (1950)

PAMPETAN IZAR
      (1950)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

EGAN

        Orixe , 1950

 

 

Bildur ikararik ez-baiņa, larrua

bilduxe bezala kolkope xulora

sartu naiz ontzira. Lurreti jalkiaz

—zeru-gaiņa goibel— asi gera gora.

 

Dabid'ez naiz oroi: «Jaunaren egalen

itzalean nago, poza daridala».

Ontan, arnas zabal, barrendik irtena,

kolko ximur au bein lasatzen didala.

 

«Uso banintza»rik ez iņork agotan.

Ixil, begi-kuku, burua makurrik,

arkume salgai antz or-emenka daude

zenbait jaun andere, goi-miņak arturik.

 

Aur bat: arat-onat, lurrean bailegon,

jostetan; arekin dut ene jarduna.

Or beste bat: ama lo-naiz utzia du.

Nini polit onek ba dizu laguna.

 

Osasun galdurik ez dute; barnean

ez kezkarik ere gaitz egiņarekin.

Aieri begira nagola, ba noa,

noizpenka lurrera begiak saietsik.

 

Odeia gaindituz ozkarbian gera.

Eguzkik ez emen lurrean dun garra.

Oiņetan daukagun odei axal onek

zer iduri digu? —Belar sail igarra.

 

Ezker dut gazte bat, ustez aski mardul,

ago-xabalka da, eziņik egurats.

Bero zakarrean alaxe txoria.

Aurrek eta nik, zer lasai dugun arnas!

 

Ameriketan bai oian zabal, itsu.

Zertako da Larraun? An, muskillez murkil,

egun bat bidean lurrik uki gabe

millaka tximuen saldoketa dabil.

 

Ibai, mendi gotor, itsaso t'aintzira

ikusi ta gero, jeixten asi gera.

Aize-magalean ontzia zanbulu...

ta ni... kolko-lasai aurrekin lurrera.

 

© Orixe    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa